'Arkupehotsak' egitasmoan parte hartzeko deia musika taldeei

Martxan da sortzaile berriak sustatzea helburu duen Azpeitiako Arkupehotsak egitasmoaren laugarren edizioa. Musika taldeek edizio honetan parte hartzeko izena eman dezakete oraindik. Kontzertua emateko aukeraz gain, talde bakoitzari zuzeneko abesti bat grabatuko diote.
Lehen kontzertua joan den larunbatean izan zen Ür eta Hook taldeen eskutik. Hurrengoa irailaren 4an izango da eta Etxekalte eta Habi taldeak igoko dira Sanagustingo arkupeko oholtzara.
2011tik hona sortzaile berriei babesa eskaintzea izan da Azpeitiako Kultur Mahaiaren xedeetako bat eta ildo horretatik sortu zen Arkupehotsak ekimena. Arkupehotsak egitasmoak Azpeitiko Udala, Laboral Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ditu laguntzaile. Era berean, Badok ataria, MusikaZuzenean, Kultura Live, Gaztea Irratia eta Hamaika Telebista ere bidelagun ditu.