Arkaitz Ruiz Iglesiasen 'Penitentzia II' lanak lortu du lehen saria FotoArte lehiaketan

Arkaitz Ruiz Iglesiasen 'Penitentzia II' lanak lortu du lehen saria FotoArte lehiaketan Antzerkia izan da aurtengo gaia eta 501 lan aurkeztu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arkaitz-ruiz-iglesiasen-penitentzia-ii-lanak-lortu-du-lehen-saria-fotoarte-lehiaketan/@@download/image/PENITENCIA-II.-Arkaitz-Ruiz-Iglesias-Primer-premio.jpg
2024/04/15
Antzerkia izan da aurtengo gaia eta 501 lan aurkeztu dira.
Arkaitz Ruiz Iglesiasen 'Penitentzia II' lanak lortu du lehen saria FotoArte lehiaketan

Gasteizko Udalak antolatzen du FotoArte lehiaketa, herritarrei argazkigintza hurbiltzeko helburuz, esparru horretan sormena bultzatu eta jarduera artistikoa irudikatzen duten argazkiak saritu nahian.

Mary Zurbano, Piko Zulueta eta Ana Garcia Hermosok osatutako epaimahaiak Arkaitz Ruiz Iglesiasen Penitentzia II lana hautatu du FotoArte lehiaketaren XIX. edizioaren irabazle. Antzerkia izan da edizio honetako gaia. Irabazleak 1.000 euroko saria irabazi du.

Bigarren saria Oskar Manso Navasen Ella_2 argazkiarentzat izan da, eta 700 euro jasoko ditu egileak. 

Bertako Artista Saria, berriz, Maider Jimenez Gomezentzat izan da, Osmose lanagatik. 400 euro eskuratuko ditu berak.

Bi akzesit ere banatu dira, 150 eurokoak. Lehena, Ruben Benito Fernandezentzat izan da, La Espera argazkiagatik, eta bigarrena, Camilo José Peña Pérezentzat, Ausencias argazkiarengatik. 

Guztira, 501 lan aurkeztu dira, 302 egilerenak. Parte-hartzaileen % 41 emakumeak izan dira, % 15 gazteak eta % 32 bertako artistak. 

Erakusketa ibiltaria
Hiriko gizarte etxeetan ikusgai izango den erakusketa ibiltaria irekiko dute maiatzaren 30etik aurrera. Lanetatik hogeita hamabi aukeratu ditu epaimahaiak erakusketa osatzeko.