Arkaitz Barriolaren erakusketa jarriko dute Donostiako Aieteko Kultur Etxean

Arkaitz Barriolaren erakusketa jarriko dute Donostiako Aieteko Kultur Etxean Bihartik abenduaren 10era bisitatu ahal izango da Ilustratzaileen Txokoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arkaitz-barriolaren-erakusketa-jarriko-dute-aieteko-kultur-etxeko-ilustratzaileen-txokoan/@@download/image/balea-Arkaitz Barriola-Ilust-txokoa.jpg
2023/09/12
Bihartik abenduaren 10era bisitatu ahal izango da Ilustratzaileen Txokoan.
Arkaitz Barriolaren erakusketa jarriko dute Donostiako Aieteko Kultur Etxean

Bihar, hilak 13, irekiko dute Arkaitz Barriolaren erakusketa Aiete Kultur Etxean kokatutako Ilustrazaileen Txokoan. Abenduaren 10era arte izango da zabalik eta asteartetik igandera bisitatu ahal izango da.

Arkaitz Barriola Kazetaritzan eta Arte Ederretan lizentziatua da. Diseinatzaile grafiko lanetan aritu zen ETBn eta baita Donostiako Zinemaldiko Aldizkari Ofizialaren maketatzaile ere. 2020an BIT&MINA diseinu-estudioa sortu zuen bi lagunekin batera eta, bertan, sormen-zuzendari, ilustrazio eta komunikazio-lanetan aritu zen. Proiektu hura itxi eta 2020an bakarkako ibilbidea hasi zuen, BATUTA ezizenarekin; diseinu- eta sormen-lanetan aritzen da, zuzendaritza artistikoan, ekitaldien koordinazioan eta ilustrazioko hainbat proiektutan. Gaur egun, gazteentzako unitate didaktikoetarako ilustrazioak eta hainbat herritako eraikin eta gune esanguratsuak marrazten ari da. 

Iustrazioan hainbat lan egin izan ditu, hala nola Donostia 2016 proiektuaren aurkezpenerako ilustrazioak, Aritz Gorrotxategik idatzitako Gabriel Celaya 1911-1991 liburuaren ilustrazioak, Su haietatik hitz hauek liburuxkakoak, Edebé argitaletxearen ariketa-koadernoak, edota ETBko gabon-postalak (ilustrazio eta animazioak) izan dira egin dituen lanetako batzuk. Haur eta Gazte Literaturaren munduan ere aritu da; esaterako, Uxue Alberdi eta Maite Gurrutxagaren Besarkada (Elkar, 2015) albumaren promozio-animazioa egin zuen.

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa ireki zenetik, hainbat ilustrazaileren erakusketak izan dira, tartean Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Iñaki Martiarena Mattin, Ainara Azpiazu Axpi, Concetta Probanza, Idoia Beratarbide, Leire Salaberria eta Ivan Mata.