Aritz Sound System bere lan guztia webgune batean biltzen dabil

Aritz Sound System bere lan guztia webgune batean biltzen dabil Eskuragarri jarriko ditu oraindik amaitu gabe dagoen aritzsoundsystem.com webgunean “antolatzaile, “artixta” eta kazetari bezala egindako lanak”. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aritz-sound-system-ek-bere-lan-guztiak-webgune-batean-bildu-ditu/@@download/image/ber43_2.jpg
2021/07/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eskuragarri jarriko ditu oraindik amaitu gabe dagoen aritzsoundsystem.com webgunean “antolatzaile, “artixta” eta kazetari bezala egindako lanak”.
Aritz Sound System bere lan guztia webgune batean biltzen dabil

Bueltan da, nolabait beraz, Aritz Sound System, bere ibilbidea webgune batean jarriz edonoren eskura. Orain arte aurkitu ezin zitezkeen edukiak aurkitu ahalko dira bertan, sortzaile emangorrak egindako lanaz edozeinek gozatzeko aukera edukiz.

Antolatzaile eta artista bezala egindako lanak aurki daitezke, baina baita kazetari bezala egindakoak ere, adibidez Molotoff Irratiko txosnan antolatzaile bezala urteetan egindako irudi eta testuak; baita disko jartzaile saioak, hip-hop egunak, kalejira musikaktuak, 90. hamarkada amaierako rock astea, hitzaldiak, tailerrak… Aritz Usandizagak adierazi du material asko dagoela oraindik sarera igotzeko, baina pixkana igotzen joango dela. Izan ere, “pena litzateke urteetan pilatutako materiala galtzea” hernaniarrak azaldu duen bezala. Horregatik, beharra ikusi du webgune bat egin eta edonoren eskura material guztia jartzekoa. 

Publiko orokorrak Aritz Sound System bezala ezagutzen duenez, webguneari honela deitzea erabaki du. Edukiak euskara hutsean daude, nahita gainera: “euskaraz ez dakienarentzat, gure hizkuntza ikasi eta praktikan jartzeko aitzakia izan dadila espero dut”. 

Bestalde, webgunea erabat osatzeko asko falta denez oraindik, gustura jasoko lituzke aportazioak. Sarean azaldu behar lukeela uste duen materiala duen orori hauek berari bidaltzeko deia luzatu du. Aportazioekin batera, webgunea hobetzeko proposamen eta kritikak ere ongi etorriak izango direla adierazi du.