Arimak salbatzeko agentzia

Arimak salbatzeko agentzia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arimak-salbatzeko-agentzia/@@download/image/5p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Arimak salbatzeko agentzia
Salbazioarekin kezkatuta al zaude? Ez al duzu otoitz egiteko astirik? Lasai egon zaitez, Italiako Varese hiriko agentzia batek zure alde otoitz egingo baitu, 1,5 euroren truke. Noski, hori otoitz bakarra eginez gero. Arrosario osoa errezatzeak 26 euro balio ditu. Beste aukera batzuk ere baude: aitaren egitea edo, aldez aurretik garraioa ordainduta, zure etxean bertan otoitz egitea.