Ariel Dorfman: Ezabatutakoen esperantoa

"Otsoak untxien herriaz jabetu dira, eta otsoen buruzagiak, lehenik eta behin, bere burua errege izendatu du. Ondoren, jadanik untxirik ez dela existitzen iragarri du. Guztiz eta betiko debekatuta gelditu da haiek aipatzea. Otsoen errege berria erresumako liburu guztiak aztertzen hasi da gero, eta arkatz beltz lodi batez, hitzetan marra egin eta irudiak ezabatu ondoren, pozik gelditu da, untxiak betiko desagertu direla sinetsita. Haren aholkulariak, ordea, berri txarrak dakartza. Izan ere, untxiak matxinatu egin dira, eta hauek desagerrarazteko otsoen ahalegin guztien gainetik, behin eta berriro agertzen dira argazkietan. Mundua untxiz beteta dago".
Hitz horiekin iritsi zen Ariel Dorfman (Buenos Aires, 1942) euskarara, Untxi magikoen matxinada (Txalaparta, 2001) liburuaren lehen orrialdean. Edozein sistema totalitarioren metafora zen liburu hark ez du gaurkotasunik galdu, baina heldu da egile beraren beste maisulan bat euskaraz irakurtzeko aukera: Herioa eta dontzeila (Txalaparta, 2010) antzezlana, Fito Rodriguez idazle eta irakasleak euskaratua. Roman Polanskik 1994an estreinatu zuen liburu honetan oinarritutako filma, eta haren ohiartzunari esker bidea egin du gerora Dorfmanen lan gogorrak.
Senarra ezezagun batekin heldu da egun batean Paulinaren etxera: Roberto Miranda sendagilearekin, eta hau hitz egiten hasi orduko ohartu da Paulina bera torturatu zutenetako bat dela senarrarekin heldu dena. Torturaren eta indarkeriaren inguruko hausnarketa gordina da liburua, zer pentsatua ematen duena, Dorfmanen lan gehienek bezala.
Izan ere, otsoek batean eta bestean marra lodia eginda edota disimulu handiz ezabatu nahi izan dituztenen aldarri dira Dorfmanen liburuak, hein handi batean. Txileko estatu kolpearen ondorioz erbesteratu behar izan zuenetik, marxismoa eta psikoanalisia uztartu eta irakurlearen begiak zabaltzen ahalegindu da, horretarako entsegua, antzerkia, poesia, eleberria eta ipuingintza landuz.
Bibliografia hautatua
Para leer al pato Donald (1971).
Culture as democratic resistance in Chile today (1977).
Desaparecer (1981).
Viudas (1983).
Patos, elefantes y héroes: la infancia como subdesarrollo (1985).
La rebelión de los conejos mágicos (1986).
Cuentos casi completos (1991).
La muerte y la doncella (1992).
The Resistance Trilogy (1998).
Rumbo al Sur, deseando el Norte (1998).
Manifesto for Another World: Voices from Beyond the Dark (2004).
Other Septembers, Many Americas: Selected Provocations 1980-2004 (2004).
Gari Berasaluze