Ariane Isasik irabazi du urtarrileko lehiaketaren saria

Ariane Isasik irabazi du urtarrileko lehiaketaren saria Ziku markako lepokoa eskuratu du gamiztarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ariane-isasik-irabazi-du-urtarrileko-lehiaketaren-saria/@@download/image/lepokoa.JPG
2024/02/19
Ziku markako lepokoa eskuratu du gamiztarrak.
Ariane Isasik irabazi du urtarrileko lehiaketaren saria

Urtarrileko lehiaketan artisau-bitxigintzan aritzen den Ziku markaren lepoko dotorea zozkatu genuen. Marka honek eskuz eta mimoz egindako piezak sortzen ditu, izan eraztun, belarritako, besoko, zein lepokoak. Hauxe izan zen erantzun beharreko galdera: "Zein da Ibai Aizpuruak sortu dituen bideojokoetatik bere kutunena?". Honakoa zen aldizkariko elkarrizketa nagusian topa zitekeen erantzuna: "Guillotine".

Lehiaketan parte hartu eta galdera zuzen erantzun zutenen artean izan zen Gamiz-Fikako Ariane Isasi, eta zozketak bera izendatu zuen saridun. Hortaz, berak jaso du etxean Ziku markako lepokoa. Irabazleak argazkia bidali digu, eta bera agertzen ez den arren, lepokoa erakutsi digu gertutik. Zorionak, Ariane, eta gozatu!

Otsaileko lehiaketan, belarritakoak
Otsaileko lehiaketa martxan da eta eskuz egindako Andure markaren belarritakoak zozkatuko ditugu. Buztin polimerikoak eskaintzen dituen aukerak baliatuz sortzen dituzte kolore eta forma ezberdinetako belarritakoak. Gainera, altzairu kirurgikozko hornidurekin ematen diote amaiera, alergia saihesteko. 

Hauxe da erantzun beharreko galdera: "Zein izan da Aihen Muñozen unerik gozoena Realean?". Erantzuna otsaileko alean Aiheni egindako elkarrizketan topatuko duzue. Parte hartu eta zorte on!