Argitaletxe frantses batek bere liburuak gizakiek idatziak direla ziurtatzeko zigiluak erabiliko ditu

Argitaletxe frantses batek bere liburuak gizakiek idatziak direla ziurtatzeko zigiluak erabiliko ditu "Farenheit 451" liburuan, Ray Bradbury-k aurreikusi zuen etorkizun distopikoa erdi betetzen ari da, "gadget"-ekiko gure obsesiotik, horrek ekarriko duen bakardaderaino. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argitaletxe-frantses-batek-bere-liburuak-gizakiek-idatziak-direla-ziurtatzeko-zigiluak-erabiliko-ditu/@@download/image/vista-aerea-mujer-usando-maquina-escribir-retro.jpg
2024/01/18
"Farenheit 451" liburuan, Ray Bradbury-k aurreikusi zuen etorkizun distopikoa erdi betetzen ari da, "gadget"-ekiko gure obsesiotik, horrek ekarriko duen bakardaderaino.
Argitaletxe frantses batek bere liburuak gizakiek idatziak direla ziurtatzeko zigiluak erabiliko ditu

Zorionez, behintzat, —salbuespen batzuk kenduta—, ez gara liburuak suntsitzen dituen mundu batean bizi, baina bai geroz eta autore gehiagok euren istorioak osatzeko Adimen Artifiziala erabiltzen duten munduan.

Hori dela eta, argitaletxe frantses bateko idazleek euren liburua ehuneko ehun gizakiak idatzia izan dela ziurtatzen duen zigiluarekin kaleratzea eskatu lezakete.

Ideia Librinova deitutako erakundearena da. Zigiluan honako oharra aurkituko da: “Liburu hau gizaki batek idatzia izan da, ez ordu gutxitan adimen artifizial batek”.

Auto-ekoitzitako liburuen gorakadarekin, adimen artifizialaren erabilera ere hazi egin da, ez baita exijitzen azalean AA batek idatzitako liburua denik zehaztea. Amazon-ek, adibidez, ez du horrelakorik eskatzen bere katalogoan liburuak saltzeko.

Librinova-ren zigiluak modu argi eta objektiboan bere erosleak informatu nahi ditu, nahiz eta zigilu hau jarri ala ez idazle bakoitzak erabakiko duen.

Pasa den maiatzean zientzia fikziozko autorea den Tim Boucher-ek esan zuen AA erabili zuela urtebetean 100 liburu idatzi eta ilustratzeko. Eta, zuk, aurretik jakingo bazenu AA batek idatzitako liburua dela, irakurriko al zenuke?