Argindarra zaborraren truke

Argindarra zaborraren truke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argindarra-zaborraren-truke/@@download/image/89p20riodj.jpg
2012/12/13
berria
Argindarra zaborraren truke
RIO DE JANEIRO hirian argindarra ematen dizute zaborraren truke. Coelce konpainia elektrikoaren ekimena txalogarria da. Birzikla daitekeen zaborra jaso eta bilguneetara eramaten dute bezeroek. Han, jasotakoa sailkatu eta pisatzen dute, ondoren salneurria ipini eta gero kopuru hori argindarraren fakturatik kentzeko. Lau hilabetetan 70 tona zabor jaso dituzte, salneurriak halamoduzkoak diren arren: 0,17 euro ordaintzen dituzte garagardo-botila kiloaren truke, eta 0,15 euro plastiko kiloaren truke. Coelce konpainiako 2.000 bezerok izena eman dute ekimenean parte hartzeko.