Argiartean jaialdia egingo dute asteburuan Donostian

Argiartean jaialdia egingo dute asteburuan Donostian Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argiartean-jaialdia-egingo-dute-asteburuan-donostian/@@download/image/Argiartean 2019.jpg
2022/10/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan.
Argiartean jaialdia egingo dute asteburuan Donostian

Argi-artearen esparruko sorkuntzarako plataforma da Argiartean, hainbat diziplina eta profiletako artistek lan esperimentalak abian jartzea eta erakustea bultzatzen duena. Antolatzaileen hitzetan, "Argiartean-ek paisaiarekin, arkitekturarekin eta herritarrekin elkarrizketa proposatzen du  Memoriaren Lorategian. Memoriaren kontzeptuaren esanahi unibertsalenean inguruan adierazten diren irudiak eta emozioak gogora ekartzeko espazio batean".

Loiolaren Erriberako Memoriaren Lorategia eta Iesuren Elizaren barrualdea doan bisitatu ahal izango dira; ostiral eta larunbatean arratsaldeko zortzietatik gauerdira arte, eta igandean gaueko hamaikak arte izango da zabalik. Bertaratzen direnek parkean eta elizaren barrualdean sakabanatutako hainbat instalazioez, tenpluaren kanpoaldeko proiekzio monumentalez eta parkean kokatutako agertokia eta fatxaden gaineko proiekzioak konbinatuko dituzten zuzeneko zazpi emanaldiez gozatu ahal izango dute.

Jaialdian parte hartuko duten artisten artean izango dira Manu Muniategiandikoetxea, Rebeka Elizegi, Jacek Markusiewicz & Ander Gortazar, Jon Begiristain, Diego Sologuren, Monika Aranda, Xabier Lozano,  José Zugasti eta Paul Friedlander. 

Zuzeneko emanaldiei dagokienez, berriz, honako hauek izango dira: ostiralean, 20:00etan, Puy Barral & Garazi Navas eta Rebeka Elizegiren LUMO eta, 22:00etan, Dotore eta Desilence; larunbatean, 20:30ean, Lluch eta Labcuatro, 21:00etan, Garazi Gorostiaga eta Garazi Navas eta, 22:00etan, Skygaze eta Inesfera; eta igandean, 21:30ean, ikus-entzunezkoa eta  Beñat Achiary & Joseba Irazoki eta J.A. Sistiaga eta, 22:00etan, Bongho Krappul eta Paoletta.

Bestetik, Animadeba Animadeba jaialdiaren eskutik, 1970-2020 urteen artean egindako animazio esperimentaleko film-sorta proiektatuko da. Horretarako Zinetxita erabiliko da, kargo-bike baten gainean eraikitako zinema ibiltaria. 

Horrez gain, hitzordurako bereziki sortutako Gross-Argiartean tokiko garagardoa eta bi foodtrucken (begano aukerarekin) produktuak dastatzeko gune gastronomikoa izango da.