Argia Saria jaso du GAZTEZULOk

Argia Saria jaso du GAZTEZULOk https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argia-saria-jaso-du-gaztezulok/@@download/image/20111316066gaztezulo_argia_saria_2.jpg
2012/12/13
berria
Argia Saria jaso du GAZTEZULOk
Prentsa idatziko saria eskuratu du GAZTEZULOk. Hona hemen gainerako sarituak: 'Ahotsak.com' –Internet–, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren 'Nik ere euskaraz' kanpaina –publizitatea–, Gaztea irratiko 'Ekaitz perfektua' programa –irratia– eta ETB3ko 'Orain' saioa –telebista atalean–.



Urteari aldarte onean ekiteko albiste ezin hobea eman digute, guretzat urtarrileko aldaparik ez! Prentsa idatziko Argia Saria jaso berri du GAZTEZULOk. 2010ean hamar urte bete zituen gure aldizkariak eta egindako bidea saritu du epaimahaiak. Ahotsak.net webgunea, Gaztea irratiko Ekaitz Perfektua irratsaioa, ETB3-ko Orain programa eta Donostiako Euskara Patronatuaren Nik ere euskaraz kanpaina ere saritu dituzte. Zorionak haiei guztiei ere!
GAZTEZULO hilabetero-hilabetero zuen etxeetara eta Euskal Herri osoko kioskoetara irits dadin jende askok egiten du lan, eta haiei guztiei eskaini nahi diegu saria. Eta baita zuei ere, gazteak! Zuentzat eta zuei esker iritsi da GAZTEZULO honaino.

Aurretik ere jaso izan du beste saririk gure aldizkariak. 2001ean, adibidez, Rikardo Arregi Saria iritsi zen. Zazpi urte geroago, 2008an, Eusko Jaurlaritzaren Ukan Berrikuntza Saria eman ziguten aldizkaria ezagutarazi eta harpidedun gehiago lortzeko eginiko saioengatik eta hilabete batzuk lehenago hedabidearen diseinua eraberritu izanagatik. Ordurako aldizkari soila izateari utzia zion GAZTEZULOk aurreko urtetik webgunea abian baikenuen. Sare sozialak iritsi ziren ondoren eta beste hamaika proiektu ditugu buruan aurrera egiteko. Sariak sari eta urteak urte, gazte izaten jarraitzen dugu eta zuek ere bidelagun izan nahi zaituztegu aurrerantzean. Gaztetasuna berrimajinatzen segituko dugu.