Argia dantza taldeak lan berria estreinatuko du igandean Arriaga Antzokian

Argia dantza taldeak lan berria estreinatuko du igandean Arriaga Antzokian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argia-dantza-taldeak-lan-berria-estreinatuko-du-igandean-arriaga-antzokian/@@download/image/201110143604Grupo_Argia.1.jpg
2012/12/13
berria
Datorren igandean, –urriaren 16an– Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko dute Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen Argia dantzari taldeak 'Aunitz Urtez' lan berria.



Dantzaldiaren izena, 'Aunitz Urtez', dantzaldiaren barruan behin baino gehiagotan errepikatzen duten Baztan ibarreko esaeran du jatorria, Nafarroako adierazpenak "denboraz kanpo bizitzeko asmoa adierazten du" zuzendariaren hitzetan.
Ezpata-dantza, Irradaka, Erregelak, Fandango, Porrusalda, Kontradantzak, Mutil dantza, Ingurutxo, Otsagiko dantzak eta Zazpi ahuntzak, Erronkariko Ttunttuna, Eaurtako neska dantza eta Ama Birjina fidela dantzek osatuko dute igandeko dantzaldiaren egitaraua eta Argia dantza taldeak bertan saio bat ematen duen lehendabiziko aldia izango da igandekoa.