Argento eta Iggy Pop laguntza bila

Argento eta Iggy Pop laguntza bila https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
Argento eta Iggy Pop laguntza bila
Fantasia eta beldurrezko filmak gustuko dituztenak, aldiz, zorteko dira. Dario Argento maisuak proiektu berri bat du esku artean: E.T.A. Hoffman idazlearen Der Sandmann ipuin labur ezagunaren moldaketa. Hori bai, proiektua finantzatzeko arazoak ikusita, crowdfunding kanpaina bat jarri du martxan. Ez zaituela dirua jartzeko beste konbentzitzen? Filmeko protagonista Iggy Pop izango dela jakinda ziur animatzen zarela! Ikusi bi artistek proiektua promozionatzeko egin duten bideoa.