Argentinak binarioak ez diren pertsonentzat hirugarren aukera onartu du agirietarako

Argentinak binarioak ez diren pertsonentzat hirugarren aukera onartu du agirietarako Nortasun agirian eta pasaportean X jarri ahalko dute sexuaren atalean. Hiru urtez borrokan aritu den 35 urteko gazte ez binarioa izan da lehen agiria jaso duen argentinarra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argentinak-binarioak-ez-diren-pertsonentzat-hirugarren-aukera-onartu-du-agirietarako/@@download/image/nortasun agiria.jpg
2021/07/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Nortasun agirian eta pasaportean X jarri ahalko dute sexuaren atalean. Hiru urtez borrokan aritu den 35 urteko gazte ez binarioa izan da lehen agiria jaso duen argentinarra.
Argentinak binarioak ez diren pertsonentzat hirugarren aukera onartu du agirietarako

Argentina izan da nortasun agirian binarioak ez diren pertsonak aintzat hartu dituen Latinoamerikako lehen herrialdea. Emakumezko edo gizonezko ez direnek hirugarren aukera bat ipini ahalko dute sexuaren atalean, X letra. Nortasun agirian ez ezik, pasaportean ere izango da aukera hori. Argentinako legediak genero identitate aniztasuna aitortua du 2012az geroztik, beraz, agirietan ere aitortza hori egitea esperotako urratsa zen. Munduan badira agirietan pertsona ez binarioak kontuan izaten dituzten beste herrialde batzuk ere, Kanada, India, Australia eta Zeelanda Berria hain zuzen ere. 

Argentinak martxan du dagoeneko agirietarako prozedura eta Gerónimo Carolina González Devesa izan da binarismorik gabeko lehen agiria jaso duen hiritarra. Gonzalezek 35 urte ditu, medikuntzan egiten du lan eta hiru urtez aritu da aitortza hau jasotzeko borrokan. 2018an jaiotza-agiria aldatzea lortu zuen, batere ohikoa ez zena. "Binarismo tradizionalarekin hautsi nahi nuen eta zuzenbidean aditua den Eleonora Damm-i galdetu nion ea posible zen nortasun agirian sexurik ez agertzea. Baiezkoa erantzun zidan eta orduan hasi genuen bidea. Aske izango naiz lehen aldiz 35 urtean. Gizarteari nire identitateari buruzko azalpenak emateari utziko diot. Urrats hau historikoa da", adierazi du Gonzalezek. 

Argentinako presidentearen semea den Dyhzy-k ere agirian aldaketa egingo duela jakinarazi du eta X letra jarriko duela. "Ez dut neure burua gizontzat, pertsona ez binarioa naiz. Ez naiz nire izenarekin, Estanislao, sekula identifikatu izan eta horrela ez deitzeko eskatzen dut", azaldu du Dyhzy-k.