Argentina, garestitzen
%25 igo ziren, batez beste, prezioak Argentinan 2012an, Cristina Fernandezen Gobernuak datua faltsua dela dioen arren. Haien arabera, inflazioa %10ekoa da; baina 2007an Estatistika Institutu Nazionala zentsuratu zutenetik exekutiboak ez du sinesgarritasunik.Prezioen igoera etengabea dela eta, argentinarrek dena erosten dute epeka, baita oinetakoak eta arropa ere, luzera begira merkeago ateratzen zaizkielako.
