Argazkilaritzaren eta esperimentazioaren inguruko hitzaldi-zikloa egingo dute Gasteizen

Argazkilaritzaren eta esperimentazioaren inguruko hitzaldi-zikloa egingo dute Gasteizen Nagore Legarreta, Maider Jimenez, Laura C. Vela, eta Jon Cazenaverekin egingo dituzte topaketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkilaritzaren-eta-esperimentazioaren-inguruko-hitzaldi-zikloa-egingo-dute-gasteizen/@@download/image/nagore.png
2023/01/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkia: Manu Barreiro

Nagore Legarreta, Maider Jimenez, Laura C. Vela, eta Jon Cazenaverekin egingo dituzte topaketak.
Argazkilaritzaren eta esperimentazioaren inguruko hitzaldi-zikloa egingo dute Gasteizen

Tetrapack sormen prozesuaren baitan, argazkigintzako lau profesionalen hitzaldiak antolatu dituzte otsailerako Amarica aretoan.  Nagore Legarreta, Maider Jiménez eta Laura C. Vela, eta Jon Cazenavek parte hartuko dute. 

Nagore Legarretaren hitzaldia, Jakin-mina eragile gisa izenburuduna, izango da lehena, otsailaren 5ean, 12:00etan. Legarreta bere ibilbide artistikoaz arituko da; 2009tik argazkigintza eta irudiak sortzeko hainbat teknika analogiko eta digitalekin esperimentu izan du. Sortzaile hernaniarrak argazki-kamerak diseinatu izan ditu, elementu desberdinak erabiliz, hala nola latak edo pospolo-kaxak. Horrez gain, material desberdinen gaineko emultsio fotografikoa aztertzea eta emaitzak eskaneatzea izan dira bere prozesuaren parte. 

Maider Jimenez eta Laura C.Vela izango dira otsailaren 12an. Yolavi eta Estudio Lirondaren sortzaileak dira; lehena, arautik ateratzen diren ezkontzetako argazki eta bideo estudioa da, eta bigarrena, erretratuari, publizitate-argazkigintzari, ekitaldiei eta dantzari zuzendutakoa. Beraien esperientzia eta lan egiteko modutik, diskurtso pertsonalak garatzeko, eta hauek enkarguetan islatzeko modua azalduko dute, emaitza eta sormen prozesuen adibideen bitartez.

Jon Cazenavek itxiko du zikloa, otsailaren 19an,Akatsa eta denbora geldoa hitzaldiarekin. Arte-praktikaren eta berehalakotasunaren fenomenoaren arteko harremanari buruz arituko da argazkilari donostiarra. Cazenavek epe luzeko prozesu sortzailetan jarriko du fokua, ikaskuntza kontzientea, gogoetatsua eta denboran iraunkorra lortzeko baliabide moduan.