Argazkilaria zara? Adi lehiaketa honi!

Argazkilaria zara? Adi lehiaketa honi! Abian da Gazte Klik Klak, bideo eta argazki digitalen lehiaketa! 14 urtetik 25era bitarteko gaztea bazara, ez galdu aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkilaria-zara-adi-lehiaketa-honi/@@download/image/img5b8d1733a9a42gazteklikklakcartel.jpg
2018/10/08
berria
Abian da Gazte Klik Klak, bideo eta argazki digitalen lehiaketa! 14 urtetik 25era bitarteko gaztea bazara, ez galdu aukera!
Argazkilaria zara? Adi lehiaketa honi!

Argazkilaria bazara albiste hau interesatzen zaizu, beraz adi irakurri! Martxan da Gazte Klik Klak 2018ko edizioa; bideo eta argazki digitalen lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat bideratua. Sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko jomugarekin, erakustokietan jartzen dira irabazleen argazkiak. Era berean, Gazte Klik Klak lehiaketak, sormen artistikoko sareak bultzatzeaz gain, belaunaldien arteko guneak sortu nahi ditu. Lanak urriaren 16a arte entregatu daitezke, beraz, azkar ibili! Jarraian dituzu oinarriak.

Sariak

Lau sari emango dituzte:

  • 300 euroko bonu trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean.
  • Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2018ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana jasoko dituena.