Argazkilari honek Sony World Photography Award sari entzutetsua irabazi du Adimen Artifiziala erabiliz

Argazkilari honek Sony World Photography Award sari entzutetsua irabazi du Adimen Artifiziala erabiliz Argazkilari profesional batek aurtengo ospe handiko Sony World Photography Award irabazi du. Lehiaketa hau munduko argazkilaritza txapelketarik entzutetsuena da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkilari-honek-sony-world-photography-award-sari-entzutetsua-irabazi-du-adimen-artifiziala-erabiliz/@@download/image/1366_2000.jpeg
2023/04/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkilari profesional batek aurtengo ospe handiko Sony World Photography Award irabazi du. Lehiaketa hau munduko argazkilaritza txapelketarik entzutetsuena da.
Argazkilari honek Sony World Photography Award sari entzutetsua irabazi du Adimen Artifiziala erabiliz

Edozein argazkilarirentzat amets bat da berau irabaztea. Bada Boris Eldagsen argazkilari irabazleak lehiaketa honetan eztabaida bat piztu du. Argazkilari alemaniarrak berak atera eta editatutako argazkia aurkeztu beharrean Adimen Artifizialarekin oso-osorik sortutako argazkiarekin hartu du parte eta berau izan da argazki irabazlea.

Gero eta zailagoa da benetako irudi baten eta AAk sortutako baten artean ezberdintzea. Profesionalak ez garenontzat zaila bada AAk sortutako argazki bat benetako batetik ezberdintzea, dirudienez ez da errazagoa sari entzutetsu honetako epaimahaiarentzatEldgagsen hau frogatzen saiatu da AAk sortutako argazkia aurkeztuz, eta bide batez, noski, eskuratu duen saria ukatu du. 

Artistak sorkuntzaren kategorian hartu zuen parte AAk sortutako argazkiarekin. The Electrician jarri zion izena eta 1940ko hamarkadako estilo bisuala erabiliz oroitzapen faltsuak ordezkatzen ditu. Hau da, sekula gertatu ez den iraganeko irudia sortu zuen, eta beraz, ezin izan zion momentu horri inork argazkirik atera. 

Eldagsen-en argazkiak harrera beroa ukan zuen epaileen arten. Bere kategorian irabazle atera zen, eta baita lehiaketak eskaintzen duen errekonozimendu gorena eskuratu ere. Saria 5.000 dolar eta Sony markako ekipamenduak ziren. 

Guztien harridurarako, artista alemaniarrak eskutitz ireki bat argitaratu zuen bere webgunean saria ukatuko zuela iragarriz. Eskutitz horretan erabaki hau hartzera bultzatu zuten arrazoiak ere zerrendatzen zituen. 

Testuan, Eldagsen-ek aipatzen zuen argazkilaritza txapelketa batean argazkiek eta AAk sortutako irudiek ez luketela batera lehiatu behar. "Entitate ezberdinak dira. AA ez da argazkilaritza. Beraz, ez dut sari hau onartuko", esan zuen 30 urtetik gorako esperientzia duen argazkilariak. 

Aitortzaren ondoren, lehiaketako webgunetik argazkilariaren izena eta aipamen guztiak desagertu ziren eta Sony World Photography Awards-ek ez du gertatukoari buruzko aipamenik egin.