Argazkilari batek apokalipsi klimatikoaren osteko mundua erakusten digu
Abiapuntutzat mundu apokaliptiko hori hartuz, Fabien Barrau argazkilari frantziarrak bere drona erabili du munduko hirietako batzuei argazkiak ateratzeko. Ondoren, argazki horiek egokitu egin ditu klima ondoreneko mundu apokaliptikoa erakusteko. Emaitza benetan beldurgarria da.
News from Future (Etorkizunetik albisteak) deitutako irudi sortan mundu osoko hiri eta monumentu ezagunetako batzuk azaltzen dira desertuak lurperaturik edo ozeano azpian. Horien artean daude Paris, Erroma, New York edota Londres. Konposizio hauek eskuratzeko, Barrau-ek dron irudiak stock irudiekin konbinatu ditu.
"Argazki serie hau sortzeko nire motibazioa klima-aldaketaren inguruan kontzientziatzea izan da, jabetu gaitezen gaurtik neurriak hartu beharra daudela, bai norberak eta baita mundu mailakoak ere" adierazi du argazkilariak. Hona hemen argazki ikusgarri bezain beldurgarri hauek:






