#ArgazkiErauntsia lehiaketak saria dauka!

Adi! EHZ Festibalaren Elkartasun Erauntsiaren baitan antolatu diren sustengu ekimenetan izan bazara, zabaldu argazkiak sarean, #ArgazkiErauntsia hashtagarekin ! Argazkirik ederrenak, GAZTEZULO aldizkariaren urte osorako harpidetza irabaziko du!
ELKARTASUN ERAUNTSIAK DARRAI
EHZ Festibalak Lekorneko jaialdia bertan behera utzi behar izan zuen eguraldi txarraren ondorioz, eta geroztik, etengabe agertu dira elkartasun kontzertu eta ekitaldiak Euskal Herriko txokoetan. Proiektuan sinesten duen oro laguntza ematera deitu dute antolatzaileek, bakoitza bere moduan: desmuntaketa lanetan laguntzeko esku kolpe bat emanez, bakoitzak bere herrian EHZren aldeko ekitaldi bat antolatuta, edo gure banku kontuan elkartasun ekarpen bat eginez. Helburuam EHZren aldeko auzolan erraldoi bat sortzea!
Gaur hasita, aste honetan zehar egunero zita berri bat duzu EHZ Festibalari elkartasuna adierazi eta musikaz gozatzeko:
UZTAILAK 11, ASTEARTEA: GASTEIZ
UZTAILAK 12, ASTEAZKENA: HENDAIA
UZTAILAK 13, OSTEGUNA: GERNIKA-LUMO
Sarrera: borondatea