Argazkien menpe bizi gara?

Argazkien menpe bizi gara? Aitortu; egunean zenbat argazki ateratzen dituzu? Lasai, ez da larritzeko modukoa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkien-menpe-bizi-gara/@@download/image/136263_00_2x.jpg
2018/09/26
berria
Aitortu; egunean zenbat argazki ateratzen dituzu? Lasai, ez da larritzeko modukoa!
Argazkien menpe bizi gara?

Argazkiak etengabe ateratzeko garaian bizi gara; nahikoa dugu mugikorra altxa, eta klik! egitearekin. Karreterik ez, errebelatzera itxaron beharrik ez... argazki bat bestearen atzetik mugarik gabe atera ditzakegu. Ez al da zoragarria?

Badakigu zuk ere argazkiak ateratzen dituzula; gutxi? Asko? Gehiegi? Lagunak haserretzen dituzu argazki perfektuaren bila ibiltzeagatik; ez larritu. Journal of Personality and Social Psychology aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa baten arabera, etengabe argazkiak ateratzeak egiten ari garen hori gehiago disfrutatzen dugula adierazten du!

Ikerketaren arabera, argazkiak ateratzea zuzenean lotuta dago plazera sentitzearekin; hala, jarduera berdinean parte hartu eta argazkiak atera zituztenek plazer handiagoa sentitu zuten, gehiago eta modu biziagoan gozatu zuten jardueraz. Teoria honek orain arte esan izan dena gezurtatzen du, hau da, argazkiak ateratzen ibiltzeak uneaz gozatzea ekiditen duela; ikerketak alderantzizko ondorioa atera du, argazkiak ateratzeak gehiago inplikatzen gaitu gertatzen ari den horretan, eta beraz, indartsuago bizi dugu unea.

Ikertzaileen arabera, argazki bat ateratzeko beharra sentitzen dugu unea berezia denean, eta beraz, gehiago baloratzen dugu. Bestela esanda; pasibotasun gutxiago, gozamen gehiago! Beraz, ez izan beldurrik eta atera argitara zure argazkilari sena!