Argazki saio tragikoa

Ezkontzako argazkiak egiteko lokalizazio modura Dorwin urjauzia (Kanada) aukeratzeak bazuen arriskua. 30 urteko neska gazte bat soineko zuria soinean eta oraindik "bai, nahi dut" esan gabe zuela hil da, ezkontza oroigarrietarako argazki saiorako posatzen ari zela. Antza denez, estropozu eginda erori zen ibaira eta soineko bustiak hartu zuen pisuak hondoraino eraman zuen.