Argazki lehiaketa bat, Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutarazteko

Argazki lehiaketa bat, Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutarazteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazki-lehiaketa-bat-euskal-kostaldeko-geoparkea-ezagutarazteko/@@download/image/20115311958geoparkea_V.jpg
2012/12/13
berria
Argazki lehiaketa bat, Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutarazteko
Zumaiak, Debak eta Mutrikuk osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen laguntzaz, lurralde honen balore natural nahiz kulturalen ezagutzan sakontzea helburu duen argazki lehiaketa antolatu du. Lanak bidaltzeko epea ekainaren 15ean itxiko dute.

Europar Geoparkeen Astearen baitan kokatzen den ekimen hau abian da dagoeneko eta oinarrien, sarien nahiz epeen inguruko informazio guztia geoparkea.com webgunean dago eskuragarri.

Ekainaren 15a baino lehen, nahi duen orok parte har dezake bere argazkiak bidalita. Lehiaketak bi kategoria proposatzen ditu.

Lehenengoa EAEko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua da eta Geoparkeari nortasuna ematen dioten bi elementuak proposatzen ditu gai gisa: kostaldeko Flysha eta barnealdeko Karsta. Kasu honetan, argazkien alderdi estetiko edo artistikoa ez ezik, zientifiko eta dibulgatiboa ere baloratuko du EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko zenbait irakaslek osatutako epaimahaiak.

Bigarren kategoria, ordea, askoz zabalagoa eta irekiagoa da; edonork parte har dezake. Honetan, Geogarapen elkarteko kideak izango dira epaile eta lanen aurpegi estetiko edo artistikoari bakarrik erreparatuko diote. Bidalitako argazkiek Geoparkearen paisaia jaso dezakete, baina baita inguruko ondare kulturala ere (jaiak, ohiturak, arkitektura…).

Ekainaren 15era arte duzu aukera.