Argazki honengatik jipoitua eta kaleratua

Argazki honengatik jipoitua eta kaleratua Jibon Ahmedek maitale bikote baten musua erretratatu zuen... eta ondorioz, zigortu egin zuten. Bere istorioa ezagutzen duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazki-honengatik-jipoitua-eta-kaleratua/@@download/image/Captura de pantalla 2018-08-13 a las 09.57.26.png
2018/08/13
berria
Jibon Ahmedek maitale bikote baten musua erretratatu zuen... eta ondorioz, zigortu egin zuten. Bere istorioa ezagutzen duzu?
Argazki honengatik jipoitua eta kaleratua

Bangladeshen bizi da Jibon Ahmed; argazkilaria da, eta behin baino gehiagotan arazoak sortu dizkiote bere argazkiek. Azkena eta larriena, musu baten argazkiak eragindakoa izan da; Dhakako unibertsitateko eskaileretan maitale bikote bat musukatzen erretratatu zuen. Bere ohiko aldizkarian argitaratu nahi izan zuen, baina ezezkoa eman zioten; orduan, sare sozialen bidez zabaldu zuen argazkia.

Hasieran jende askori gustatu zitzaion, baina segituan agertu ziren aurkakoak, eta gorrotoaren olatua handitzen joan zen. Azkenean, Ahmed jipoitu zuten, eta gainera, lanetik kaleratu zuten. Dena musu baten argazkia ateratzeagatik.


Jibon Ahmed argazkilaria