Argaltzeko, bizikleta

Argaltzeko, bizikleta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argaltzeko-bizikleta/@@download/image/17p33-2.jpg
2012/12/13
berria
Argaltzeko, bizikleta
Kirola egitea oso osasuntsua da. Horrez gainera, jandakoa erretzen laguntzen du. Baina ba al dakizu zenbat ibili behar den bizikletaz ehun gramo txokolate erretzeko? 87 bat minututan ibili behar da. Izan ere, txokolateak kaloria asko ditu. Baina, kontuz, ehun gramo kakahuete janez gero ere, ordubete eta ordu laurdenean ibili behar da bizikletaz! Konparazioa egitearren, ehun gramo brekol hartuz gero, bost minututan besterik ez da ibili behar. Beste datu pare bat: litro bat koka-kola erretzeko, 70 minututan aritu beharko dugu bizikletan, eta litro erdi zerbezarekin, 38 minututan.