Argaltzeko barne jantziak

Argaltzeko barne jantziak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argaltzeko-barne-jantziak/@@download/image/25p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Argaltzeko barne jantziak
Japoniako enpresa bat argaltzeko barruko jantziak saltzen hasi da. Dirudienez, barne jantzi hauek algez eta kafeinaz eginda daude; larruazala jantzi hauez igurtzerakoan, argaltzen laguntzen duen substantzia bat hartzen omen du gorputzak. Argaltzeko hamaika bide proposatu dira, baina guk dakigunez, bide zentzudun bakarra dago: dieta orekatua eta kirola.