“Arean”

“Arean” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arean/@@download/image/51p13-5.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: B. Malone
4 Hero
51.zenbakia
“Arean”
Nire belarrientzako, sorpresa handia izan da Arean taldea: izan ere, ez nuen taldea ezagutzen, eta ezustekoa hartu dut. “Nondik zatoz”, disko honetako lehen kantak, ez dio informazio askorik ematen entzuleari, baina ondorengo biek –“Goiz bat” eta “Toulouseko margolaria”- taldearen estiloaren habeetako batzuk oso garbi uzten dituzte. Arean-ek pasarte lasai eta iradokitzaileak zati bortitz eta setatiekin nahasten ditu, eta kantei beren denbora ematen die –“Gogoeta” patxadatsuak zortzi minututik gora irauten ditu!-. Disko interesgarria.