Arazoak publizitatearekin...

Oscar Santodomingo abokatu kolonbiarra eta bere familiako kide batzuk kartzelara eraman dituzte, bertako supermerkatu batean sortutako liskarra dela eta. Santodomingotarrak, supermerkatura joan eta, dohainik etiketa zuten hainbat produktu ordaindu gabe ateratzen saiatu ziren. Produktuak musutruk eskuratzeko, supermerkatuko puntuekin trukatu behar zituztela argitu zien bertako langileek. Baina alferrik, abokatua produktu horiek ordaindu gabe eskuratzen tematu baitzen. Puntuak zirela eta ez zirela, egundoko liskarra sortu zen supermerkatuan.