Arazoa ez da LOMCE

Azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak martxan jarritako lege berriak –LOMCE famatuak– hezkuntzaren gaia komunikabideetan eta jendearen eztabaidetan garrantzitsuago bihurtzea eragin du.
Alde batetik, horrek pozgarria behar luke hezkuntzaren munduan gaudenontzat –ikasle zein irakasle–, gizarteak eskola barruan gertatzen dena hobeto ezagutzeko aukera ematen baitu. Baina tamalez, kasu honetan, iruditzen zait hezkuntzaren inguruko eztabaida Gobernu horrek jasaten dituen hainbat kritiken artean galtzen dela, gai honek merezi duen hausnarketa sakonagoa egin gabe. Lege horrek dakartzan bidegabekeriak salatzea beharrezkoa izango da, baina denok dakigu beste lege batekin ere gure heziketa-sistemak oraindik aldeketen beharra edukiko lukeela.
Lehenik eta behin, hezkuntzak pertsonen ongia bilatu behar duela hartu behar dugu abiapuntu gisa. Hezkuntzaren helburua ikasleak pertsona gisa heztea izan beharko litzateke, ez ideologia baten jarraitzaile edo etorkizuneko langile efiziente bezala. Askatasuna izan beharko litzateke hezkuntzaren oinarria, ikasle bakoitzak libreki bere izaera eta gaitasunak garatzeko aukera eduki dezan, muga logiko batzuen barruan.
Planteamendu honek indibidualista eman dezake. Egia da hezkuntzaren beste helburuetako bat –funtsezkoa gainera– pertsonen gizarteratzea bultzatzea dela, hau da, pertsonei besteekin batera bizitzen irakastea. Baina pertsona bakoitza desberdina dela eta gaitasun eta inteligentzia maila desberdinak dituela ahazten badugu, ez dugu inoiz heziketa-sistema egoki bat eraikitzerik lortuko. Horixe da, hain zuzen, gaur egungo hezkuntzaren arazo nagusia, errekurtso falta edo politikarien jarrera baino gehiago: ikasleak artalde gisa hartzen dituela, pertsona bakoitzaren berezitasunetik abiatu beharrean. Berezitasun aberasgarria eta taldearen barruan bizitakoa, baina berezitasuna, azken finean.
Ikasle askoren motibazio faltaren aurrean etsipena agertzen da askotan. Baina ulertu beharko genuke ikasgaien hierarkia hain itxia ezartzen duen sistema batean, nahitaez geratu behar dela jende asko kanpoan. Behin entzun nuen gure heziketa-sistema guztia unibertsitateko irakasleak sortzeko pentsatuta dagoela. Ez badugu inteligentziaren eta pertsonaren balioaren gaineko ideia hori aldatzen, hezkuntzak berak jarraituko du pasotismoa eta interes eza eragiten, eta izugarrizko talentu eta trebetasunak boligrafo gorriaren arrastoaren atzean ezkutatuko ditu.