Ararat ****

Ararat **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ararat/@@download/image/22p44-6.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Atom Egoyan. Aktoreak: David Alpay, Charles Aznavour, Eric Bogosian, Elias Koteas. Generoa: drama. Herrialdea: Kanada / Frantzia. Urtea: 2002. Iraupena: 115 minutu. 
22.zenbakia
Ararat   ****
Egungo zineman aurki daitekeen egilerik interesgarrienetakoa da Atom Egoyan kanadarra. Exotica eta The Sweeth Hereafter  iradokitzaileak dira bere maisutasunaren lekuko. Oraingo honetan, aldiz, arbasoen lurraldearen mina dakar Armeniak sufritutako genozidioa biluzi egiten diguten erbesteratu armeniar zenbaitzuen begirada etsiaren bitartez. Ohi legez, denborak aurrera egin ahala osatzen doan puzzle baten egitura hartzen du filmak. Arima urratzen duen perlatxo samina da.