Aranzazu, Iciar...izen espainiarrak

Espainiako Justizia Ministerioak euskarazko izenak jartzea debekatu zuen 1938an. Iñaki, Kepa eta Koldobika bezalako izenak separatistatzat jo zituen. Aldiz, euskal jatorriko beste izen batzuk onartu zituen, gaztelaniazko grafian idatzita: Aranzazu, Iciar eta Begoña, esaterako. Izen horiek gisa horretara onar zitezkeela aipatu zuen ministerioak, Espainia, aberri bakarraren aurka egiten ez zutelakoan.