Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi dira 111 Akademiaren Sariko finalistak

Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi dira 111 Akademiaren Sariko finalistak Urretabizkaiaren 'Azken etxea' eta Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa' lanen artean hautatu beharko dute akademiakideek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arantxa-urretabizkaia-eta-anjel-lertxundi-dira-111-akademiaren-sariko-finalistak/@@download/image/albistea biak.png
2023/03/29
Urretabizkaiaren 'Azken etxea' eta Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa' lanen artean hautatu beharko dute akademiakideek.
Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi dira 111 Akademiaren Sariko finalistak

2022. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko azken txanpan sartu da bozketa, hirugarren txandan, eta bi hautagaien artean dago erabakia: Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa

Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak izan baitziren. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak igaro dira finalera.

Urretabizkaiaren eta Lertxundiren lanen artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 23ra bitartean.