Arantxa Hirigoien: "Emandako hitzari garrantzi handia ematen diot"

Arantxa Hirigoien: "Emandako hitzari garrantzi handia ematen diot" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arantxa-hirigoien-quotemandako-hitzari-garrantzi-handia-ematen-diotquot/@@download/image/33p48-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Arantxa Hirigoien: "Emandako hitzari garrantzi handia ematen diot"
Larresoroarra. 29 urte. Lau urtez, "Hitzetik hortzera" saioko aurkezlea izan da. Euskal filologian lizentziatua. Iragan ikasturtean,  irakasle lanetan "oso gustura" jardun du, Baionako Etxepare Lizeoan. Euskal Herritik barrena, "natural" ibili behar dugula dio, eta "Hegoaldekoek Hendaiatik haratago" jo beharko luketela dio, "bai baitago zer ikusia".

Arrunt laket dut: Hamasei hilabeteko haurra dut. Gauetan lo egiten du, baina goizetan lo gehiago egitea gustatuko litzaidake.

Ez dut parean ikusi nahi: Galipota. Lehengo batean Angeluko hondartzara joan eta orban aunitz topatu genituen. Harrituta eta indargabe geratu nintzen.


Lasaigarri zait: Lo-kuluska bat egitea. Edota lagunekin kafea hartzea.

Sutan jartzen nau: Hitzordura solaskidea berandu iristeak. Emandako hitzari garrantzi handia ematen diot.


Gustura irakurri nuen: "Santi Iparragirreren biziaren azala" liburua.

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Nire tesiaren laburpena… Iaz aurkeztu nuen.


Bertutea: Adiskidetasuna. Lagunekin egotea arrunt gogoko dut.

Akatsa: Apur bat burugogorra: ondo ezagutzen nautenek hori diote... Denbora apur bat behar izaten dut lasaitzeko.


Ametsa: Euskal preso politiko guztiak etxeratzea.
Amesgaiztoa: Alabari zerbait gertatzea… Izan ere, ama izanda, beste perspektiba batetik ikusten da bizitza.


Barre algara eragiten dit: Txiste on batek. Bere garaian, Mr. Bean-ek. Bere jarraitzailea izan nintzen.

Negargura ez dut urruti: Aski sentikorra naiz. Sendiaren inguruan, berri txar bat edota egoera zail batekin.  


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Jo izan dut, eta uste baino lehenago jaso nuen erantzuna.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Zorionez ez dut halakorik pairatu.


Urrea: Gaur egungo egoera ikusirik, "Euskaldunon Egunkaria"ko langileei.

Ikatza: Jende anitzi. Boterean direnei, eta gure herria sufriarazten dutenei.


Zein da buruan bueltaka dabilkizun bidaia hori?  Kuba. Lagun batzuk izan dira, eta hango oroitzapenak, argazkiak ikusi izan ditut. Musika ere oso gogoko dut.

Nor bidaliko zenuke infernuko zulora? Jende asko. Besteak beste, Sarkozy, Frantziako Barne ministroa.


Hatzak miazkatzen ditut: Txokolatearekin. Nutelarekin, hain zuzen ere. Bonboiak ere laket ditut.

Gogoko ez dudan jakia: Zorionez, denetarik jaten dut, jale ona bainaiz. Agian, janari asiarra, ez baitut soberan ezagutzen.


Dirua ordainduko nuke: Parisen preso dagoen Argi Perurenarekin egoteagatik. Edota, kafetxo bat hartuaz, "Xalbador" bertsolariarekin solasaldi bat izateagatik.
Ez nioke xentimorik emango: Estatuari.