Aranburu eta Juaristiren koadroak ikusgai Zarautzen

Datorren uztailaren 17ra bitarte, Marian Aranburu eta Udane Juaristi margolarien erakusketak izango dira Zarauzko Ispilu Arte galerian. Abstrakzioa lehenak eta hirietako paisaiak bigarrenak landu dituzte.
Euskaldunak, andrazkoak eta margolariak dira Marian Aranburu pintore zarauztarra eta Udane Juaristi artista azkoitiarra. Biek ala biek erakusketa bana jarri dute ikusgai hilabete honetan Zarauzko Ispilu Arte galerian, eta hilaren 17ra bitarte izango dira bertan. Nork bere estiloari jarraiki, benetan pieza ikusgarriak ekarri dituzte.
Esperientzia eta gaztetasuna, monokromia eta kolore aniztasuna, ezkutukoa eta agerikoa nahasiko dira espazio berean, une berean.
Marian Aranburu
Zarauztarrak geometria du oinarri, eta formatu handiko nahiz txikiko piezak egiten ditu. Bolumen eskultorikoa darie kolore bakarreko margolanei, hainbat ehundura ere agerian uzten dituelarik. Ibilbide luzeko artistak hamaika lan osatu ditu orain arte, eta ezkutukoa, azalaren azpian dagoena, islatu nahi izan du erakusketa honen bidez.
Udane Juaristi
Arte Ederretan lizentziatua da 28 urteko gaztea, eta naturalismoaren eta arte garaikidearen artean kokatzen dira bere artelanak. Kolore aniztasuna eta bolumen anitzeko paisaiak islatzen ditu, hirietako eguneroko eszenak gehienak, gizatasuna emanez; eta tamaina handiko txoriak ere irudikatu ditu, koadro koloretsu bezain alaietan.