Aramaioko koadrila, finena bertsotan

Aramaioko koadrila, finena bertsotan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aramaioko-koadrila-finena-bertsotan/@@download/image/2010510609Aramaio.jpg
2012/12/13
berria
Aramaioko koadrila, finena bertsotan
Aramaiok irabazi du Arabako Koadrila Arteko Bertsolari Txapelketa. Kakiturri Eihariri nagusitu zaio finalean. 400 bat bertsozale elkartu dira finala bertatik bertara ikuskeko Gasteizko Landatxo kantxan.

Andere Arriolabengoak, Manex Agirrek, Iker Agirrek, Xabi Igoak eta Iker Elexpuruk ordezkatu dute Aramaio bertso txapelketan. Lehenengo aldiz antolatu dute koadrilen arteko txapelketa. Otsailaren bigarren erdian hasi zen, eta bederatzi taldek parte hartu dute. Txapelketetan parte hartu ohi ez duten bertsolariei, epaileei eta gai jartzaileei tokia egin nahi izan die Arabako Bertsozale Elkarteak.