Aralar, mundua leku den lurra

Aralar, mundua leku den lurra On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak lankidetzan egindako filma ezagutzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aralar-mundua-leku-den-lurra/@@download/image/sade-mx-1434.jpg
2018/11/09
berria
On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak lankidetzan egindako filma ezagutzen?
Aralar, mundua leku den lurra

Duela hilabete estreinatu zen, eta oraindik ikusteko aukera duzue. Aralar, mundua leku den lurra mendikateari eskainitako film dokumental ikusgarria da. Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla zuzendariek egin dute, Lorea Agirreren eta Idurre Eskisabelen gidoiarekin. On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak lankidetzan ekoitzitako lana da.

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute. Oraindik ez baduzu ikusi, hemen dituzu datozen emanaldien datak!