Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamahiru emanaldi eskainiko ditu ostiraletik aurrera

Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamahiru emanaldi eskainiko ditu ostiraletik aurrera Kalean, kiroldegian eta kultura etxean gozatu ahal izango da antzerkiaz ostiraletik astelehenera bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/araiako-umore-antzerkiaren-jaialdiak-hamahiru-emanaldi-eskainiko-ditu-ostiraletik-aurrera/@@download/image/banner-web-jaraialdia-prpenmmarj9n478z7xe3nsq69edfwgfwmd655pcyw0.jpg
2022/08/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kalean, kiroldegian eta kultura etxean gozatu ahal izango da antzerkiaz ostiraletik astelehenera bitarte.
Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamahiru emanaldi eskainiko ditu ostiraletik aurrera

Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren XXIX. Jaialdiak herriz herriko antzerki zirkuitua egin du hilaren hasieran, eta hogeita hamar ikuskizun egin dituzte guztira Arabako hogeita lau herritan. Ostiraletik astelehenera, berriz, Araia izango da jaialdiaren gune nagusia. Ikuskizun batzuk kalean izango dira, eta beste batzuk Arrazpi Berri kiroldegian egingo dira, 22:30etik aurrera.

Barrualdean euskarazko emanaldi bat, gaztelaniazko bi, eta keinu antzerkian oinarritutako beste bat egingo dituzte. Ostiralean, hilak 12, Colette Gomette & Anna de Lirium konpainia franko-austriarrakThe One and the one klunen ikuskizun komikoa eskainiko du. Hurrengo egunean, Xake Produkzioak konpainiak iaz Donostia Antzerki Saria irabazi zuen Fadoak entzuten zituen gizona taularatuko du. Igandean La Caloricak umore bidez hausnarketa eragiten duen Las Aves antzezlana aurkeztuko du, eta, azkenik, Els Joglars Kataluniako konpainiaren Que salga Aristófanes lan umoretsu eta ganberroa izango da. Emanaldi bakoitzak 15 euroko sarrera izango du, eta laurak 42 eurokoa. 

Kaleko bost emanaldiak aire zabaleko hainbat gunetan egingo dira. Honako hauek izango dira ikuskizunak: Maite Guevararen Qué buen día; Barsanti Teatroa konpainiaren Legea gu gara; Hortzmugaren Bidearen Amaieran; Trocos Lucos-en Tartan; eta Orain Bi konpainiaren Mute.

Aurten, gainera, jaialdiak lau emanaldi izango ditu igandean Kultura Etxean, formatu txikiko ikuskizun batean: Gasteizko El Mono Habitado  konpainiaren La Buena Letra. Emanaldi hauen prezioa 5 eurokoa izango da.

Arrazpi Berriko ikuskizunetarako zein Kultura Etxeko ikuskizunetarako sarrerak zein abonuak hemen eros daitezke. Ikuskizunaren egunean bertan ere, ordubete lehenago, eskuratu ahal izango dira leihatilan.