Arabiarren irudia Hollywooden

Arabiarren irudia Hollywooden https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabiarren-irudia-hollywooden/@@download/image/86p28beirut.jpg
2012/12/13
berria
Arabiarren irudia Hollywooden
Beiruten hitzaldi interesgarria eskaini du Jack G. Shahin unibertsitate irakasleak, AEBetako zinemagintzak arabiarrez zabaldutako ikuspuntuaz. Shahin estatubatuarra da, baina Libanoko jatorria du. Reel Bad Arabs: How Hollywood Vilifies a People ("Zabuka dabiltzan arabiar gaizto horiek: nola Hollywoodek herri bat iraintzen duen") liburuan eta dokumentalean, AEBetako zinemak arabiarrez zabaldutako irudia laburbildu du Shahinek: lapurrak, terroristak, muturreko islamistak, morroiak edo sabel-dantzariak dira. Shahinek 1.000 film ikusi ditu: 12 filmak arabiarren irudi ona ematen dute, 52k irudi inpartziala eta 936k, txarra.