Arabiar Emirerri Batuak Martera eraman dituen emakumea

Al Amirik bere ibilbidea zientzietan Dubai Sat-1 eta Dubai Sat-2 ingeniaria programak sortzeko lanean aritu zenean hasi zuen. Ingenieria informatikoan master bat du eta egun Mohammed Bin Rashid Zentro espazialean lan egiten du Martera Emirerri Arabiarrak bidaltzeko proiektuan. Al Amiri-ren hitzetan mundu ikuspegi globalaren konpetentzietara heldu berri den herrialde bat dira Arabiar Emirerri Batuak.
2017an, hitzaldi batean, jada aipatu zuen Arabiar Emirerri Batuen Marterako lehen misioa zuzentzeko nahia eta espazioaz zuen pasioaz ere mintzatu zen. Orain, bere helburua lortu du Amal espazi-ontziarekin. Itxaropena bezala itzultzen da, izan ere, Al-Amiri-ren ihitzetan gure planeta modu global batean ulertzeko euren alea jartzen ari baitira, euren eskualdetik harago pentsatuz eta zientziari ekarpen positiboa eginez.