Arabako gazteentzako laugarren lehiaketa artistikoa jarri du abian Gazte Artek

Arabako gazteentzako laugarren lehiaketa artistikoa jarri du abian Gazte Artek Lau proposamen sarituko dira eta horiek euren sorkuntza lana tutoretzapean ekoitziko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-gazteentzako-laugarren-lehiaketa-artistikoa-jarri-du-abian-gazte-artek/@@download/image/GazteArte-banner_600x600px.jpg
2023/09/28
Lau proposamen sarituko dira eta horiek euren sorkuntza lana tutoretzapean ekoitziko dute.
Arabako gazteentzako laugarren lehiaketa artistikoa jarri du abian Gazte Artek

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak Gazte Arteren laugarren ediziorako sorkuntza-lan artistikoak aurkezteko epea ireki du. Araban bizi diren, bertan ikasten duten edo lanean ari diren 14 eta 25 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Hiru fasetan garatuko da Gazte Arte: lehiaketa, tutoretzapeko sorkuntza eta erakusketa.

Tematika librea da eta edozein modalitatetan parte har daiteke: pintura, eskultura, instalazioak, performancea, hiri-artea eta abar. Hori bai, sorkuntza-lanak tailer irekiko formatuan egin beharko dira, hau da, publikoaren asistentziarekin.

Lehiaketak bi kategoria ditu: 14 eta 19 urte artekoentzat bat, eta 20 eta 25 urte artekoentzat bestea. Lau proposamen sarituko dira eta irabazleek haien lana tutoretzapeko sorkuntza-prozesuan ekoitziko dute berriro. Horretarako, Gasteizko artista adituak eta aurreko edizioetan sarituak izan diren gazteak izango dituzte bidelagun.

Tailerrak  2024ko urtarrilaren 2tik 7ra bitartean egingo dira Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian, eta nahi duenarentzat zabalik egongo dira. Ekoitzitako lanak LABE Gazte Laborategian izango dira ikusgai otsailaren 2tik martxoaren 3ra bitarte.

Gainera, saridun bakoitzak 300 euro jasoko ditu. Horretaz gain, katalogo batean jasoko dira lan irabazleak eta sortzaileen ibilbidea. Sorkuntza-lanak modu birtualean ere bisitatu ahal izango dira Udalaren webgunean.

Parte hartu nahi dutenek gaztearte@gmail.com helbidean, webgunean edo Gazte Informaziorako Udal Bulegoan eman dezakete izena urriaren 25era bitarte.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.