Arabako emakume sortzaileek ezagutzera emateko beka jarri du abian ARTgia guneak

Arabako emakume sortzaileek ezagutzera emateko beka jarri du abian ARTgia guneak Kult Sharea web gunean zabaldu duenez hautaketa prozesua urriaren 26tik azaroaren 10era luzatuko da. ARTgiak pertsona guztientzat hiru formakuntza saio ere eskainiko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-emakume-sortzaileek-ezagutzera-emateko-beka-jarri-du-abian-artgia-guneak/@@download/image/6e1fc4b5-31db-4932-b268-646f4a53223a.jpeg
2019/10/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kult Sharea web gunean zabaldu duenez hautaketa prozesua urriaren 26tik azaroaren 10era luzatuko da. ARTgiak pertsona guztientzat hiru formakuntza saio ere eskainiko ditu.
Arabako emakume sortzaileek ezagutzera emateko beka jarri du abian ARTgia guneak

Emakume artista gazte arabarrei zuzendutako beka da EmArt. Programaren izenaren erroak (Em) aditzera ematen duen bezala emakumeari egiten dio erreferentzia, sortzaile hauek arte garaikidearen parte izatea eta sentitzea da honen helburua, eta artista moduan hauen ezagutza maila handitzea.

Deialdiak 200 euroko saria eskainiko du, eta horrekin batera arteko espazioan bakarkako erakusketa egiteko aukera izango du irabazleak. Bi erakusketa egingo dira bekaren barruan: bata kolektiboa, urte bukaera baino lehen burutuko dena eta bestea bakarkakoa 2020an.

Bestalde, urriaren 24, 25 eta 26an ARTgiak pertsona guztientzako hiru formakuntza saio eskainiko ditu. Saio hauetan portfolioak nola egin, sortzaileen ekonomia eta online/offline komunikazioa izango dira landuko diren gaiak. Gai bakoitza aditu batekin landuko da eta horren ondoren, proiektuak jasotzeko epa zabalduko da.

Bestalde, diziplina ezberdinetako sortzaileek parte hartu dezakete: arte bisualak, eszenikoak, soinu arteak, literarioak... Urriaren 26tik azaroaren 10era arte egongo da deialdian izena emateko beta. Honen azken helburua sortzaile gazteen eta arte eta kulturaren muduaren arteko harremana estutzea da.

ARTgia araban egonik, 18-32 urte bitarteko emakume arabarrek izango dute aukera bertan parte hartzeko proiektu ezberdinekin. Horien artetik hiru hautatuko dira. Epaimahai kideek proiektuen berritasuna, originaltasuna eta hibridazio eta fusio aukerak kontuan izango dituztela iragarri dute. Lanak artgiada@gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Informazio zehatzagoa: https://kultursharea.eus/wp-content/uploads/2019/10/EmART-2019-2020-definit-2.pdf

Hau interesatu bazaizu irakurri ARTgiari egindako elkarrizketa