Arabako ehun irudi esanguratsu biltzen dituen erakusketa jarri dute Gasteizen

Arabako ehun irudi esanguratsu biltzen dituen erakusketa jarri dute Gasteizen Ekainaren 30era arte izango da ikusgai Probintzia Plazan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-ehun-irudi-esanguratsu-biltzen-dituen-erakusketa-jarri-dute-gasteizen/@@download/image/1 (9).jpg
2022/06/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ekainaren 30era arte izango da ikusgai Probintzia Plazan.
Arabako ehun irudi esanguratsu biltzen dituen erakusketa jarri dute Gasteizen

Arabako argazki historikoaren Photo-Araba atariaren proiektuaren aldi baterako erakusketa paratu dute Gasteizko Probintzia Plazan, herritarrei gune honen berri emateko. Arabako Agiritegiko bildumetatik nabarmentzen diren ehun irudi baino gehiago hautatu dituzte. Ekainaren 30era arte gozatua ahal izango da irudiez aurrez aurre. 

Arabako Lurralde Historikoaren azken ehun urteetako bilakaera politikoa, soziala eta ekonomikoa dokumentatzen du Photo-Arabak argazkien bidez: paisaian eta herrietan izandako aldaketak, eta arabarren bizimoduaren eta ohituren eraldaketa.

Hamabost argazki-funts eta bildumatako berrogeita hamar mila irudi argitaratuta jarri dute martxan, eta, besteak beste, hauen bildumak ikus daitezke: Baraibar, Varona, Ibarrondo, Lopez de Gereñu, Vicente Lopez, Schommer Koch, L&P Fotógrafos, Apraiz eta Gonzalo Busto.

Etengabe elikatzen jarraitzeko asmoa dute, eta 2023 amaitu baino lehen ehun mila irudira heltzea dute helburu. Ataria garatzeko software librea erabili da, gordailu digital gisa konfiguratuta dago, eta jabari publikoa sustatzen du. Beraz, argazkiak libreki eta doan erabili ahal izango dira.