Arabako Bertsolari Txapelketa asteburuan hasiko da

Arabako Bertsolari Txapelketa asteburuan hasiko da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-bertsolari-txapelketa-asteburuan-hasiko-da/@@download/image/2011278399Arabako-Berrtsol.jpg
2012/12/13
berria
Arabako Bertsolari Txapelketa asteburuan hasiko da
30 bertsolari ariko dira. Lehen kanporaketa otsailaren 12an, larunbata, izango da Laudioko Basalarrina elkartean. 

Denera, bost kanporaketa jokatuko dituzte otsailean-duela bi urte baino bi kanporaketa gehiago-, bertso afari gisa. Martxoan, hiru finalerdien txanda izango da eta eta apirilaren 2an finala izango da Gasteizko Principal Antzokian.

Laudiokorako sarrerak 15 eurotan daude salgai Laudioko Ilargi eta Amurrioko Txokogorri tabernetan.

Hona hemen parte hartuko duten bertsolarien zerrenda:
Oihane Perea, Rikardo Gonzalez, Xabi Igoa, Alberto Martinez, Bingen Sainz, Aihnoa Comas, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Serapio Lopez, Iker Agirre, Amaia Lasaga, Maialen Saez de Okariz, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Ander Solozabal, Josu Kanpo, Iñaki Tena, Unai Mendibil, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Ekaitz Samaniego, Maite Solozabal, Iker Pastor, Irati Anda, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren eta Felipe Zelaieta.

Asier Otamendi da orain arte Arabako txapelketa gehien irabazi duena. Seitan nagusitu da.

Hona hemen azken irabazleak:
2006: Zigor Enbeita
2007: Oihane Perea (argazkian)
2008: Asier Otamendi
2009: Oihane Perea