Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala jokatuko da bihar

Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala jokatuko da bihar Seikotea arituko da kantuan, Aramaion. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-bertsolari-gaztetxoen-eskolarteko-finala-jokatuko-da-bihar/@@download/image/My project-1 (6).png
2023/05/19

Argazkiak: Bertsozale Elkartea

Seikotea arituko da kantuan, Aramaion.
Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala jokatuko da bihar

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 28 edizioa izan da aurtengoa eta hamabi gaztetxo aritu dira kantuan Gasteizen jokatutako bi kanporaketatan. 

Lehen kanporaketa maiatzaren 4an izan zen Gasteizko gaztetxean, eta 25 bat lagun gerturatu ziren gazteen bertsoaldiez gozatzera. Irati Martinez aritu zen gai-jartzaile lanetan eta Hegoi Amabizkak, Iraide Onaindiak eta Maddi Agirrek lortu zuten finalerako txartela.

Bigarren kanporaketa, berriz, pasa den asteazkenean izan zen Gasteizko Amaia zentroan. 20 lagun inguru batu ziren bertan eta honako bertsolari hauek eskuratu zuen finalean tokia: Eukene De los Aires, Gari Arexolaleiba eta Sabin Abarrategi. 

Azkenik, bihar, larunbata, jokatuko da Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko XXVIII. finala, Aramaioko Kultur Etxean, 19:30ean. Kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira: Aramaioko Iraide Oinaindia, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba; eta Gasteizko Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka. Lehen bi postuak lortzen dituzten bertsolariak Euskal Herriko eskolarteko txapelketan arituko diren bi arabarrak izango dira.