“APURTU ARTE” ***

“APURTU ARTE” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apurtu-arte/@@download/image/85p62etsaiak.jpg
2008/05/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
ETSAIAK
85.zenbakia
Rockero zaharrak ez omen dira inoiz hiltzen. Hala ere, ez hiltzeko modu horri dagokionez, manerak eta manerak daude. Batzuk eboluzionatzen saiatzen dira, eta azkenean, egin beharko ez luketena egiten bukatzen dute. Beste batzuk, aldiz, dakiten hori egiten jarraitzen dute, eta kitto. XXI. mendeko Etsaiak hauek 80ko hamarkadako haiek berak dira, baina jakituria, esperientzia eta teknika gehiagorekin. Hardcore pieza amorratuak topatuko dituzu disko honetan, betiko energiarekin. Ostika, Buru Karratu, Hilobira eta Nahikoa da abestiak horren lekuko garbiak dituzue. Ongietorri berriro.