Appleren iruzur handiena, Iphone-ak

Appleren iruzur handiena, Iphone-ak Enpresak nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko; Frantzian, isunak jarriko dizkiote enpresari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/appleren-iruzur-handiena-iphone-ak/@@download/image/515dd25d9e5d6a1a8a11c3821cef7447.jpg
2018/01/25
berria
Enpresak nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko; Frantzian, isunak jarriko dizkiote enpresari.
Appleren iruzur handiena, Iphone-ak

Iphone bat al duzu? Bada jakin ziur aski iruzur egin dizutela. Frantzian, Appleren Iphone-ak ikertuko dituzte ustezko iruzurragatik, ”zaharkitze programatua” erabiltzen dutela susmatuta, kontsumitzaile erakunde baten kexaren ondoren.

 

Frantzian serio hartu dute Appleren iruzur hau, eta telefonoen balio-bizitza nahita laburtzea eta erabiltzaileek beste produktu berri batzuengatik ordezkatu ditzaten saiatu izana aurpegiratzen diote. Ondorioz, Applek urteko salmenten %5rainoko isunak jasotzeko arriskua du.

 

 

Apple etxearen iPhone-etako modelo zaharrenetan nahita eragindako moteltasunak bere milioika bezeroen haserrea eragin du eta enpresak joan den hilabetean barkamena eskatu zuen “gaizki-ulertuagatik”. Argi dagoena zera da; telefonoek geroz eta gutxiago irauten dutela, eta kontsumitzaileek geroz eta maiztasun handiagoarekin aldatzen dutela produktuz, kontsumoa handituz. horrekin batera, Applek etengabe kaleratzen ditu modelo berriak, kontsumo katea apurtu ez dadin. Zilegi iruditzen zaizue?