Apple, Google eta enparauei: urtero mugikor berri bat merkaturatzea sostengaezina da

Orain dela ez hainbeste, gure mugikorra eraginkortasun eta behar kontua zen. Denok eduki nahi genuen Internetera sarrera, argazkiak egin eta bideoak grabatu. Orain guztion eskura dago hori eta ez gara gai apreziatzeko. Gizarte inoiz baino efimeroago honetan, apenas dugu denborarik, modelo berriago bat atera aurretik, eskuratu berri dugun mugikor berriaz gozatzeko.
Apple eta Google adituak dira etengabe produktu berriak kaleratzen, baina hau ez zen beti horrela izan. Euren hastapenetan, joera mugikorren memoria hobetzea izan zen ahalik eta mezu eta argazki gehiago gorde ahal izateko. Hauek izan ziren kontsumitzaileen lehen eskakizunak.
Biltegiratzearen ondoren, Interneten erronka etorri zen. Enpresek sare sozialetara ateak ireki zituzten 2003an MySpace-en arrakastaren ondoren eta 2004an Facebook-enaren ondoren. Haatik, Internet bera zaharkitua gelditu zen. Behin enpresek biltegiratzearena kontrolatu ondoren, kanal bisuala hobetu beharra zuten, kontsumitzaileek kalitate oneko irudiak igo zitzaten. Kamaren bereizmena izan zen enpresen lehiakortasunaren funtsa eta Apple, Samsung, Huawei eta Google pixel gehiagoren lasterketan parez pare zeuden. Horrela, 2011ean selfieak ateratzeko kamara frontala iritsi zen.
Zaharkitze programatua
Halere, aurrerapen guzti horien ondoren ez zen deus gehiago egon. Smartphoneak ongi zeuden eta beharrezko guztia zutela zirudien. Eta horrela jarraitzen dugu. Orduan, zertarako nahi dugu mugikor berri bat erosi, eskuetan daukagunak kalitate minimo bat bermatzen badigu?
Hasierako arazoak konponduan geratu direnez, hurrengo pausua produktuei iraungitze data jartzea izan da kontsumoa eten ez dadin. Horrela, multinazional hauek zaharkitze programatuaren alde egin dute, hau da, mugikorraren erabileraren denborari mugak jarri dizkiote.
Smartphonearen diseinutik jada fabrikatzaileak mugikorraren denbora funtzionala kalkulatzen du, eta horregatik, urte gutxi batzuen buruan beste bat erostera behartzen gaituzte. Funtsean ordea, egungo smartphoneak atzokoaren berdinak dira, eta ziurrenik datozen hilabeteetan hori ez da aldatuko. Ez da aldaketa iraultzailerik egon mugikorretan, besterik gabe garestiagoak diren kamara eta gehigarriak gehitu zaizkie.
Smartphonek ingurugiroan eragiten dutena
Urtero mugikor bat erosteak zure poltsikoan narriadura badakar ere, ingurugiroak narriadura handiagoa jasaten du. Zaharkitze programatua ez da jasangarria.
Kanadak telefonia industriak sortuta igorpenak aztertu zituen. Emaitzen arabera horrela jarraituz gero, inongo alternatibarik gabe, egungo mugikorren eguneraketak ingurugiroan arazo larriak sor ditzake. 2007an, smartphonen hastapenetan, negutegi efektuko gasen %1.6 sortzen zuen industria honek. Egun, hirukoiztu egin da zenbakia, eta 2040rako munduko igorpenen %14 suposatuko du.
Mugikorraren lehen bi urtetan, honek CO2aren %95 igorriko du dituen materialengatik. Ikusirik, ia urtero mugikorra aldatzen saiatzen garela honek esanahi bakarra du: mugikor formako lehergailu bat sortzen ari gara ingurugiroarentzat.
Argi dago ez naizela deus berririk esaten ari, argi daukagu mugikorren industria ez dela jasangarria eta gainera ez dagoela inongo berrikuntzarik. Orain dela 8 urtetatik trabatuta dago, itxura besterik ez da aldatzen. Axola al zaigu ordea ingurugiroa gure smartphonea funtzionala ez denean eta gurea baino modelo erakargarriagoak daudenean?