Apple-ek 90 minutuko bideoa sortu du ikasten edo lanean ari garenetan lagun egiteko
Storm Reid aktore estatubatuarra azaltzen da Apple-en bideoan. Reid, arte dramatikoa ikasten ari da Kalifornia Hegoaldean (Estatu Batuak). Bideoa 90 minutu ikasketa sesio batean moduan planetatuta dago Pomodoro teknika erabiliz: 25 minutu hiru lan bloke eta bakoitzaren tartean bost minutuko atsedena.
Azken urteetako telelanaren gorakadarekin, modan jarri da eduki sortzaileek, euren Youtube, Twitch edo TikTok kontuetatik, jarraitzaileak eurekin batera ikastera edo lan egitera gonbidatzekoa. Batzuk nahiko gomendagarriak dira, etxetik lan egiten duzunean edo ikasten zaudenean, nahiko egun bakartiak izaten baitira, eta pantailaren beste aldean bada ere konpainia edukitzea lagungarria izan liteke.
Appe erakundeak joera hau ederki islatu du eduki erabilgarri honetan. Honela, euren ordenagailuak egunero erabiltzen dituzten horiek aukera izango dute Reid-ekin batera ikasi edo lan egiteko. Zuri zer iruditzen zaizu joera hau?
