App honek Estatu Batuetako historia liburuetan isilarazi diren emakumeei ahotsa ematen die
Estatu Batuetako historiako liburuetan agertzen diren jazoeren %89ak gizonezkoez hitz egiten du. Desoreka handiko zifra da eta mugikorreko aplikazio honek hori orekatzea du helburu. Horrela, historian zehar material hezigarrietan isilarazi dituzten ehunaka emakumeei ahotsa ematen die aplikazioak.

Lesson In Herstory aplikazio ireki eta mugikorra historia liburuetan agertzen den gizon aurpegi baten gainean jarri ez gero, garai horretan emakume garrantzitsu batek egindako ekarpena azalduko zaizu pantailan. Ekimen honekin emakumezko belaunaldi berriak inspiratu nahi dira teknologia eta irudimenaren bitartez.
Gainera, azaltzen den informazioa oso modu erakargarri eta dibertigarrian azaltzen da bideo eta argazkietan ikus dezakezun bezala. Ideia eta lan bikaina belaunaldi berriak berdintasunean hazteko.