App bat egiten ikasi nahi duzu?

App bat egiten ikasi nahi duzu? 12 lagunentzako ikastaroa egingo dute Azkue Fundazioan, eman izena plazak agortu aurretik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/app-bat-egiten-ikasi-nahi/@@download/image/IkastaroOtsaila2019-1024x722.jpg
2019/02/13
berria
12 lagunentzako ikastaroa egingo dute Azkue Fundazioan, eman izena plazak agortu aurretik!
App bat egiten ikasi nahi duzu?

Inoiz izan duzu app bat sortzeko ideia baina ez duzu jakin nola gauzatu? Aurretik programazio ezagutzarik izan ez arren, sakelako aplikazio politak sor daitezke Appinventor erabiliz. Aplikazio praktikoak, hezkuntzara bideratutakoak, jokoak... gauza asko egiteko aukera ematen du. Hain zuzen, Azkue Fundazioak ikastaroa antolatu du; bertan, taldean lan eginez, aplikazio propioak sortu eta besteek egindakoak moldatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Otsailaren 27an egingo dute ikastaroa, eta 12 lagunentzako plazak dituzte; zu izango ote zara horietako bat?

IKASTAROAREN DESKRIBAPENA:

Appiventor erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere sakelako aplikazio politak sor daitezke. Aplikazio praktikoak, hezkuntzara bideratutakoak, jokoak… gauza asko egin daitezke. Taldean lan egiten, aplikazio propioak sortu eta besteek egindakoak moldatzen ikasteko aukera izango da.

DATA ETA ORDUTEGIA:

Otsailak 27, asteazkena, goiz eta arratsalde:  10:00-14:00 // 15:30-19:30

LEKUA:

Euskararen Etxea: Agoitz plaza 1 (Bilbo)

IKASTARO-EMAILEA:

Talaios Kooperatibako kideak

IZEN-EMATEA:

Sakatu hemen. Izena emateko epea otsailaren 21an amaituko da.